2016-09-08

2.UD ARRISKUEN AZTERKETA

2.UNITATE DIDAKTIKOA: ARRISKUEN AZTERKETA

Zer ikasiko duzu unitate honetan?


  • Zer dira arriskuak eta zer kalte egiten dute

  • Nola burutzen da arriskuen analisia

  • Nola egin eta interpretatzen arrisku mapak 





2.1. AURREIKUSPEN FASEA
Fase honetan eremu batean egon daitezken arrisku guztiei buruzko informazioa jasotzen da, baita eragin dezaketen kalteak eta larrialdiaren aurrean erabiliko diren bitarteko eta baliabideak.
Unitate honetan landuko duguna:
-       Arriskuen identifikazioa
-       Eragin dezaketen kalteen balorazioa
-       Arriskuen kuantifikazioa eta zonifikazioa (división de un área geográfica)

2.2 ARRISKUAK ETA KALTEAK
Larrialdi-plan baten helburua eremu batean dauden arriskuak identifikatzea da eta hauek gutxitzeko neurriak ezartzea.
Beraz, arrisku eta kalte kontzeptuak larrialdi-plan guztien abiapuntua dira.

2.2.1 ARRISKUA
 Arriskua edozein izaera duten gertaerek sor dezaketen kalte kolektiboa da.
Arriskuak jatorriaren arabera 3 mailetan banatzen dira:
-       Naturalak
-       Teknologikoak
    -   Antropikoak


1)  Arrisku naturalak:
 ez ditu gizakiaren jarduerak edo gizakiak berak eragiten. Bertan bereizten dira:
- Geologikoak (lur-jauziak.....)
- Uholdeak
- Klimatikoak (elurteak, elur-jauzi, izozte....)
- Sismikoa
- Sumendia



2) Arrisku teknologikoak:
teknologiaren erabileratik eratorritakoak dira. Hauen barne bereizten dira:
      Industriala:
 - Produktu kimiko arriskutsuen fabrikazioa, manipulazioa eta biltegiratzea
        - Lehergailu eta munizioen fabrikazio eta biltegiratzea
        - Meategiak
        - Hondakin toxiko eta arriskutsuen tratamendu-instalazioak

Substantzia arriskutsuen garraioari lotutakoa: airekoa, itsasokoa, trenbide, errepide
Industrien eraisketa (derrumbe)edo suteak
Nuklearra: zentral nuklearrak

3) Arrisku antropikoak:
giza-jardueraren ondorioz gertatutakoak dira. Motak:
 Eraiketak eta suteak: hirikoa, basokoa
 Herritarren oinarrizko hornikuntza arazoak: elikagaiak, ura, gasa, elektrizitatea.....
Garraio publikoari lotua: airekoa, itsasokoa, trenbidekoa, errepidekoa


Giza kontzentrazio handietan: jendetza handia biltzen duten eraikuntza eta toki publikoak,  jolaserako edo kiroletarako zentro ludikoak.
Istripu eta desagertzeak: mendian, itsasoan, urtegietan, kobazuloetan.
Epidemiak.
Izurriteak.
Kutsadurak: elikaduran, urean edo atmosferan  (jatorri teknologikoa ez dutenean)
Arrisku kosmikoa.
Atentatuei lotutakoak.


2.2.2 KALTEAK
KALTEA: gertaera baten ondorio negatiboa da.
Kalteak, agertzen diren unearen arabera sailkatzen dira:

ZUZENEKO KALTEAK: gertaeran zehar, berehala gertatzen diren giza kalte eta kalte materialak dira.

ZEHARKAKO KALTEAK: gertaeraren ondorioetatik eratorriak dira. Gertaera baten zuzeneko kalteak beste kalte batzuk eragiten dituzte, heriotzak laguntza ez delako iristen, salbamendu garaian istripuak,...

DOMINO EFEKTUA: kalte larri batek eragindako kalte kateamendua da. Adib: zegoen errepide bakarra erabil ezinik geratzea

DEMULTIPLIKAZIOA: kaltea zabaldu ez dadin egiten diren ahaleginak dira domino efektua geldiarazteko.
Adib: gas hornidura moztu.

KALTE BERANTIARRAK (tardios): gertaera bat izan eta denbora luzera gertatutakoak dira.Adib: epidemiak, etxebizitzarik ez izatea,...


2.2.3 SENTIKORTASUNA ("vulnerabilidad" delakoa)

Elementu, pertsona, eraikuntza.... batek kalteak jasateko duen aurretiko joera da.
Elementu baten sentikortasuna kontsideratu daiteke:
Orokorrean arrisku baten aurrean: egituran arazoak dituen eraikuntza bat sentikorragoa izango da -edozein gertaeraren aurrean- arazoak ez dituena baino.
Arrisku jakin bati lotuta: eraikuntza bat, nahiz eta ondo eraikia izan, uholdeen aurrean sentikorragoa izan daiteke eraikia izan den lekuagatik.

2.3- ARRISKUEN IKERKETA

2.3.1 ARRISKUEN IDENTIFIKAZIOA

Eremu bat mehatxatzen duten arriskuak mugatzea da.
Eremu batean lehenik zein gertaera katastrofiko eman diren eta nola garatu diren eta izan dituen ondorioaren  azterketak, etorkizunean gerta daitekeena aurreikustea laguntzen du.
Zenbait gertakari edo parametroren azterketak eta jarraipenak, batez ere Estatu Agentziak egiten badu, eremu bateko arriskuak identifikatzen eta zenbatzen laguntzen du.
Arriskuen identifikazioan kontutan izan behar dira DATU ZIENTIFIKOAK eta GIZA JARDUERA.


Datu zientifikoak:
Adibidez: Geografi Institutu Nazionalak badu mapa bat non agertzen diren lurrikara arrisku maila, edo Meteorologiko Institutu Nazionalak euriari buruzko informazioa du.
Mapak ikusi.
   Giza jarduera:
Aurrekarien azterketarako giza-jarduera kontuan izan behar da, arriskua handitu edo txikiagotu dezaketen faktore berriak sortu ahal izan duelako edo aurreikusten den garapena alda dezake.


Bi ikuspuntu izan behar dira kontuan:
   ALDAKETAK egon diren ala ez. Adibidez: ibai baten ubidea aldatu den ala ez, eremu basotsu bat bota den.
   JARDUERAK :Gizakien zenbait jarduerak arrisku garrantzitsuak ekar ditzakete. Horregatik gune bateko arriskuak zehazteko ezinbestekoa da jakitea ea bertan substantzia arriskutsuak gordetzen edo manipulatzen diren, errepideetatik substantzia arriskutsuak garraiatzen diren…


3.2 ARRISKUEN KUANTIFIKAZIOA

Arriskuari balore bat ematea da, arriskuaren aurrean neurri prebentiboak eta jardute neurriak beharrezkoak izango diren ala ez zehazteko.
Arriskuaren kuantifikazioa egiteko erabiltzen diren tresnak ARRISKU INDIZEA eta ARRISKU MAILA dira.
ARRISKU INDIZEA: arrisku bati ematen zaion balorea da eta hau lortzeko gertaera emateko dagoen probabilitatea eta eragingo lituzkeen kalteak hartzen dira kontuan

Arrisku indizeak, arrisku baten aurrean neurriak planifikatu behar diren ala ez esango du. Hau kalkulatzeko “probabilitate indizea” (IP) eta “kalte indizea” (ID) biderkatuz egiten da.
IR= IP.ID
IR= arrisku indizea
IP= probabilitate indizea. Gertakaria gertatzeko probabilitatea
ID= kalte indizea. Gertaerak eragin dezakeen ondorioen larritasuna
(Taulak ikusi)
ARRISKU MAILA: arrisku indizearen baloreak arrisku eskala batekin erlazionatzen ditu.

3.3 ARRISKU POTENTZIALEN INBENTARIOA
Eremu edo gune bateko larrialdi-plana egiterakoan bertako arrisku guztien multzoa da, bakoitzaren arrisku maila informazioarekin.
Inbentarioak ondorengoa zehaztu behar du:
Arriskuen identifikazioa
Arrisku bakoitzaren kuantifikazioa
Arriskua eremutan banatzea edo zonifikatzea, intentsitatea eremu batetik bestera ezberdina denean. Zonifikazioa mapa batean islatuko da, arrisku mapa deritzona.


4. ARRISKU MAPAK
Arriskuak kuantifikatu ondoren mapa batean ezartzen dira eta larrialdi-plana egiten da.
Arrisku mapek, larrialdi-plan batean lurraldeko eremu ezberdinetan dagoen arrisku maila adierazten dute.




4.1 MAPEN INTERPRETAZIOA

Mota askotako mapak daude: politikoak, turistikoak, historikoa, geologikoa, arriskukoak....
Hauek interpretatzen jakiteko kontzeptu batzuk ezagutu behar dira:

ESKALA: paperean agertzen dena errealitatean baino zenbat aldiz txikiagoa den adierazten duen proportzioa da. Bi mota daude:
1.- Eskala Grafikoa: grafikoaren cm bakoitzak errealitatean ze distantzia den adierazten duen grafikoa da.
2.- Zenbakizko eskala: maparen cm bakoitzak errealitatean zenbat cm diren adierazten duen zenbakia.
1:2.000.000 maparen 1cm errealitatearen 2.000.000cm dira


KOORDENATUA: leku bateko koordenatuak bertako latitudea eta longitudea zehazten duten posizioa da.
ISOLINEAK: balio bera duten puntuak lotzen dituzten lerroak dira. Erliebearen kasuan, altura berean dauden puntuak lotzen dituzte.
IKURRAK: mapetan dauden elementu ezberdinak adierazten dituzte grafikoki.


4.2 NOLA EGITEN DIRA ARRISKU MAPAK
Lehengo oinarrizko mapa deritzona aukeratzen da, bertan elementu guztiak jartzen dira eta arrisku mailaren arabera eremu ezberdinak bereizten dira.
Oinarrizko mapa zein izango den aukeratzea oso garrantzitsua da:
Eskala egokia izan behar du.
Maparen funtzioa kontuan hartu behar da zein elementu sartu behar diren zehazteko. Eremua menditsua bada edo malda handiak badaude, altitudeko isolineak izan beharko ditu.
Ondoren, mapa motaren arabera arriskuak, elementuak... sartzen dira.

4.3 ARRISKU MAPA MOTAK
Sailkapen ezberdinak daude:

SAILKAPEN MOTA BAT:
Babes zibileko larrialdi-planetarako mapak. Hauek estatalak, autonomikoak edo udalekoak izan daitezke.
Autobabeserako planen mapak. Jardueraren instalazioak baino ez dira kontutan izango.
Aurreikus (previsible) daitezkeen arriskuen baliabideetarako mapak.
adib: jende asko espero den ekitaldi bat. Kasu hauetan, mapak ekitaldia izango den lekukoa izan behar du.

BESTE SAILKAPEN MOTA BAT:
Daramaten informazio motaren araberakoa;
- Arrisku mota bati dagokiona, mapan eremu ezberdinak mugatzen dira arriskuaren arabera. Arrisku mota eta kolore bakoitzari dagokion intentsitate maila agertuko da
- Arrisku mota ezberdinei dagokiona, ikurrak edo kolore ezberdinak erabiliko dira.
Inbentario mapa, arrisku baten aurrean herrialde batek dituen baliabide eta beharrak jasoko ditu.