1.1
LARRIALDI EGOERAK
Gure
ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora
laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar
dezaketenak.
Gertaerak izan daitezke:
· Uholdeak,
· zentral
nuklear baten erradiazio-ihesa,
· merkantzia
arriskutsuak daraman tren baten istripua...
Gertaeraren
‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN
ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:
LARRIALDI KOLEKTIBOA:
Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo
zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun
daiteke
Adib: produktu
kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa
arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke
HONDAMENDIA: Pertsona
askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte
materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar
dira, baina sistema berak beregain har ditzake.
Adib:
aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.
KATASTROFEA: Hondamendi
bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte
material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko
laguntza beharrezkoa da.
Adib: Haitiko
lurrikara edo Tsunamiak
Esandako
egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen
parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, bai giza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.
Beharrezkoa
parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
Gertakaria
gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke,
horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen
dituzte.
ZER DA
LARRIALDI PLANA?
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta
bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat
da.
ARIKETA:
BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN
ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.
GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.
1.2
BABES ZIBILA
BARNEKO MINISTERIOAREN babes zibila:
Helburuak:
ü
AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei
ü
BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek
gertatzen direnean
ü BERRERAIKITZEA,
gertakizuna izan den eremua
BABES ZIBILA
BATZORDE
NAZIONALA : ESPAINAKO ESTATUKOA
AUTONOMIA
ERKIDEGOETAKO BATZORDEAK : AUTONOMIA BAKOITZEKOA
ARIKETA 1:
ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.
